viernes, 3 de febrero de 2017

6.MAILAKO IKASLEEK SORTUTAKO NATURARI BURUZKO ALBISTEAK

Anothe proiektua

Animalia eta natura bidezko terapia bat da.

Terapia honen helburua pertsonei laguntzea da. Animalia eta naturaren bidez, behar bereziak dituzten pertsonei onura sozial, emozional,fisiko eta kognitiboak lortzen laguntzen zaie. Saio planifikatuak dira eta pertsonek lorpen handiak izaten dituzte terapia honen bidez.




www.anothe.org


Egileak: Unax,Asier,Leire I eta Raquel.





CO2 kutsadura

 CO2-a oso kaltegarria da gure planetarentzat.

CO2 kantitatea oso handia da  gure planetan. Espainiako familia batek  konkretuki 12,5 tona sortzen ditu urte batean. Madrilen, 2015ean, 339.325,94g CO2 bota zituzten atmosferara.Hori munduko hiri guztiekin biderkatzen badugu, sortzen dugun CO2 kantitatea oso handia da. Kopuru hori murriztu egin behar dugu kotxeak gutxiago erabiliz eta
ibilgailu publikoak erabiliz, modu honetan ozono kapa ez puzkatzeko.



             
Egin dute: Irati G, Carolina, Haizea, Leire, Ibai eta Adrián F.

Autoen kea hiri batean.




Japonek Zorte ona du


Panda eme erraldoi bat jaio da Japonen.
Panda eme erraldoi bat jaio da Adventure World zooan, Wakayamaien, Japoneko mendebaldean.Desagertzeko arriskuan dago panda erraldoia.Espezie berri honekin,orain 15 panda erraldoi daude zoo honetan.


Oraindik emeak ez dauka izenik, 24 zentimetro neurtzen ditu, 197 gramo pisatzen ditu eta oso osasuntsu dago.Bere amak 16 urte ditu eta Rauhin du izena. Gaur egun 8 panda izan ditu.

EZ BADUGU NATURA ZAINTZEN PANDA HAUEK ETA BESTE ANIMALIA ASKO DESAGERTZEKO ARRISKUAN EGONGO DIRA.






Egileak : Erika Naroa Haizea Ibai eta Ruben




Zuhaitzak desagertzen ari dira


BIRZIKLATU EGIN BEHAR DA NATURA ZAINTZEKO.


Zuhaitzak oso garrantzitsuak dira oxigenoa ematen digutelako. Birziklatzen ez badugu, zuhaitz gehiago moztuko dituzte kartoi gehiago
eta paper berria sortzeko.
Birziklatzen dugunean  hondakinak berrerabiltzen dituzte.
Gure etxeetan  ere birzikla dezakegu zaborra bost edukiontzietan botatzen: beirazkora,plastikozkora,paperezkora , organikora eta errefusara.






PAULA SÁENZ DE ARGANDOÑA
AROA GARCÍA
EDEN SOLOMÓN
OIER MARTÍNEZ

HUGO MARTÍNEZ




Poloak urtzen ari dira



ESPEZIE ASKO ARRISKUAN DAUDE

Azken urteetan gure planetako tenperatura igotzen ari da eta poloak desegiten ari dira.Horregatik bertan dauden animalia asko hiltzen dabiltza , adibidez:pinguinoak, zigiluak, hartz zuriak…
Honek guregan ere epe motzera eragina izango du. Arrazoi horregatik oso garrantzitzua da gure planeta zaintzea eta ez kutsatzea.







Egileak : Adrian , Hodei, Sara eta Esthela




Klima aldaketagatik pertsona asko hil daitezke



Gure planetan klima-aldaketaren efektu nagusiak bero handiago, lehorteak eta itsas mailaren igoera dira, besteak beste.
Gaur egun, bataz besteko tenperatura 1950.urtearekin alderatuta 1,55 gradu gehiagokoa da eta gehiago igo daitekeela esaten da . Horren ondorioz , poloak urtzen ari dira eta itsas maila handitu da . Horrez gain , tenperatura altua dagoenez, jende asko hiltzen da , jende zaharra batez ere. Honi gehitu behar zaio airearen kutsaduraren igoera. Honek ere hildako ugari sortu ahal ditu.Horregatik planeta zaintzeko kontzientzia hartzea beharrezkoa da, lehen bait lehen.



Susqueda-ko zingira abuztu honetan.


Oier fdez ,   Leire  Segura,  Leire  Jiménez eta  Claudia  Martínez.