martes, 24 de noviembre de 2015

DBH-KO MUGIKORTASUNAREN SENTSIBILIZAZIOA

Aurten ere kurtso berri hau, ikasleak mugikortasunaren inguruan murgiltzen hasi dugu. Horretarako, dokumental txiki bat ikusi dugu Dinamarkan bizikletarekin mugitzeko daukaten ohiturari buruz.

https://www.youtube.com/watch?v=uAYTHUBUNc4

Horrez gain, hausnarketa txiki bat egin dugu, hainbat galdera erantzunez.







Ikasleen ustetan, Dinamarkako familiek orokorrean ez daukate kotxerik, gehienbat beharrik ez daukatelako. Izan ere, bizikletan ibiltzeko hiriko azpiegitua egokiak direla medio, mugikortasun egokia eta eraginkorra izatea lortzen da.

Gainera, Madrilgo eta Kopenageko bi familien arteko konparaketa bat egin zuten. Konturatu ziren Kopenageko familiaren bizi kalitatea, Madrilgo famila batena baino askoz hobeagoa dela. Izan ere, kutsadura askoz ere murritzagoa bait da eta ondorioz osasun arazo gutxiago daukate. Horrez gain, kotxe ilaretan denbora galtzen ez dutenez, aisialdirako denbora gehiago daukate. Bukatzeko, konturatu dira, Gasteizen lan asko egiteko dagoela oraindik, Dinamarkako mailara heltzeko.

MUGIKORTASUNARI BURUZKO IHAZKO INKESTAK

Ihaz ,inkesta bat egin zen haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta DBH-n, ikasleak eskolara nola etortzen ziren eta mugikortasun jasangarri bat lortzeko ikusten zituzten beharrak aztertzeko.

Ondorioak hauxek izan ziren:

- Haur Hezkuntzan,oinez etortzen zirela ondorioztatu zen, hala ere, gurasoek segurtasun gehiago eta trafikoa gutxitzeko beharra ikusten zuten.


- Lehenengo Hezkuntzan konklusio gisa atera zen, ikasle gehienak oinez etortzen zirela eskolara. Horrez gain, ikasle kopuruaren erdiak nahiago zuen kotxez etortzea, bizikletaz, patinez edo autobusez etorri beharrean.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan  landu zen galdeketa, eskolara oinez, patinez edo bizikletaz etortzea sustatzeko kalean egin zitezkeen aldaketei buruzkoa izan zen. Ondorio gisa, ikasleek alde batetik, oinezkoentzako bide eta bizikletentzako bide- gorri kopurua haunditzea proposatzen zuten. Beste alde batetik, patinentzako eta bizikletentzako aparkalekuak egokitzea ere ideia esanguratsua izan zen.

  Beraz, bide onetik goazela ikusten da. Hala ere, argi gelditzen da lan asko gelditzen zaigula egiteko. Guztion esku dago, pausu txikiak eginez, poliki- poliki gauzak aldatzea!!!
                                                             




El año pasado ,curso 2014-2015 ,se pasó una encuesta sobre la movilidad.

Las conclusiones fueron:

- En E.I. la mayoría de los niños venían andando.
- En E.P. gran parte del alumnado viene andando y casi la mitad prefiere el coche.
- En la E.S.O. se propusieron varios cambios para promover la movilidad sostenible: aumentar la cantidad de caminos para viandantes, bide- gorris para bicicletas y la necesidad de zona de aparcamiento para patinetes y bicicletas.

Se observó, que íbamos por el buen camino pero que todavía quedaba mucho por hacer. ¡ Entre todos lo conseguiremos!

martes, 10 de noviembre de 2015

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Azaroaren 21-etik 29-ra "Hondakinak prebenitzeko Europako astea" ospatuko da. Ekimen honen helburua, aste honetan zehar hondakinen kudeaketa jasangarriei buruzko sentsibilizazio ekintzak areagotzea eta ezartzea da.

Hirurak

La Semana Europea de la Prevención de Residuos (EWWR) es una iniciativa cuyo objetivo es promover e implantar durante una semana acciones de sensibilización sobre recursos sostenibles y gestión de residuos.

Parte hartzea nahi izanez gero, azaroaren 13-a baino lehen izena eman beharko duzue:

http://www.ocru.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=2b6f78f5-b6c8-4106-a7db-1d8e90874de1&Idioma=eu-ES

Interesa eduki ezkero eta gutxigorabeherako ideia bat egin nahi baduzue, hemen daukazue juan den urteko irabazleen adibide batzuek:

http://www.ocru.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=112f9b79-19f1-42c5-8c90-6165ee1aec88&Idioma=es-ES