martes, 24 de noviembre de 2015

DBH-KO MUGIKORTASUNAREN SENTSIBILIZAZIOA

Aurten ere kurtso berri hau, ikasleak mugikortasunaren inguruan murgiltzen hasi dugu. Horretarako, dokumental txiki bat ikusi dugu Dinamarkan bizikletarekin mugitzeko daukaten ohiturari buruz.

https://www.youtube.com/watch?v=uAYTHUBUNc4

Horrez gain, hausnarketa txiki bat egin dugu, hainbat galdera erantzunez.







Ikasleen ustetan, Dinamarkako familiek orokorrean ez daukate kotxerik, gehienbat beharrik ez daukatelako. Izan ere, bizikletan ibiltzeko hiriko azpiegitua egokiak direla medio, mugikortasun egokia eta eraginkorra izatea lortzen da.

Gainera, Madrilgo eta Kopenageko bi familien arteko konparaketa bat egin zuten. Konturatu ziren Kopenageko familiaren bizi kalitatea, Madrilgo famila batena baino askoz hobeagoa dela. Izan ere, kutsadura askoz ere murritzagoa bait da eta ondorioz osasun arazo gutxiago daukate. Horrez gain, kotxe ilaretan denbora galtzen ez dutenez, aisialdirako denbora gehiago daukate. Bukatzeko, konturatu dira, Gasteizen lan asko egiteko dagoela oraindik, Dinamarkako mailara heltzeko.

MUGIKORTASUNARI BURUZKO IHAZKO INKESTAK

Ihaz ,inkesta bat egin zen haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta DBH-n, ikasleak eskolara nola etortzen ziren eta mugikortasun jasangarri bat lortzeko ikusten zituzten beharrak aztertzeko.

Ondorioak hauxek izan ziren:

- Haur Hezkuntzan,oinez etortzen zirela ondorioztatu zen, hala ere, gurasoek segurtasun gehiago eta trafikoa gutxitzeko beharra ikusten zuten.


- Lehenengo Hezkuntzan konklusio gisa atera zen, ikasle gehienak oinez etortzen zirela eskolara. Horrez gain, ikasle kopuruaren erdiak nahiago zuen kotxez etortzea, bizikletaz, patinez edo autobusez etorri beharrean.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan  landu zen galdeketa, eskolara oinez, patinez edo bizikletaz etortzea sustatzeko kalean egin zitezkeen aldaketei buruzkoa izan zen. Ondorio gisa, ikasleek alde batetik, oinezkoentzako bide eta bizikletentzako bide- gorri kopurua haunditzea proposatzen zuten. Beste alde batetik, patinentzako eta bizikletentzako aparkalekuak egokitzea ere ideia esanguratsua izan zen.

  Beraz, bide onetik goazela ikusten da. Hala ere, argi gelditzen da lan asko gelditzen zaigula egiteko. Guztion esku dago, pausu txikiak eginez, poliki- poliki gauzak aldatzea!!!
                                                             




El año pasado ,curso 2014-2015 ,se pasó una encuesta sobre la movilidad.

Las conclusiones fueron:

- En E.I. la mayoría de los niños venían andando.
- En E.P. gran parte del alumnado viene andando y casi la mitad prefiere el coche.
- En la E.S.O. se propusieron varios cambios para promover la movilidad sostenible: aumentar la cantidad de caminos para viandantes, bide- gorris para bicicletas y la necesidad de zona de aparcamiento para patinetes y bicicletas.

Se observó, que íbamos por el buen camino pero que todavía quedaba mucho por hacer. ¡ Entre todos lo conseguiremos!

martes, 10 de noviembre de 2015

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Azaroaren 21-etik 29-ra "Hondakinak prebenitzeko Europako astea" ospatuko da. Ekimen honen helburua, aste honetan zehar hondakinen kudeaketa jasangarriei buruzko sentsibilizazio ekintzak areagotzea eta ezartzea da.

Hirurak

La Semana Europea de la Prevención de Residuos (EWWR) es una iniciativa cuyo objetivo es promover e implantar durante una semana acciones de sensibilización sobre recursos sostenibles y gestión de residuos.

Parte hartzea nahi izanez gero, azaroaren 13-a baino lehen izena eman beharko duzue:

http://www.ocru.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=2b6f78f5-b6c8-4106-a7db-1d8e90874de1&Idioma=eu-ES

Interesa eduki ezkero eta gutxigorabeherako ideia bat egin nahi baduzue, hemen daukazue juan den urteko irabazleen adibide batzuek:

http://www.ocru.net/Paginas/Ficha.aspx?IdMenu=112f9b79-19f1-42c5-8c90-6165ee1aec88&Idioma=es-ES





martes, 20 de octubre de 2015

ERRIBERAN BIZIKLETAK BIRZIKLATZEN: RECICLETA


RECICLETA taldea Nafarroako Erriberako talde bat da. Beraien helburua,   eskualdeko udalerri guztietan garraiobide gisa bizikleta posible izatea da.
Horrez gain, erabiltzen ez diren, txiki gelditu ziren edota ahaztuta gordetako bizikletak jaso, prestatu eta dohaintzan ematen dituzte. Ideia benetan interesgarria iruditu zaigu, aintzat hartzekoa!

 http://www.recicletaribera.com/p/blog-page.html

Es un grupo de gente de la Ribera de Navarra que apuesta porque en todos los municipios de la comarca se pueda utilizar la Bicicleta como medio de transporte, sin que tengan que jugar la vida en el intento. Además, se dedican a recoger bicicletas en desuso, que se han quedado pequeñas u olvidadas en el desván, ponerlas a punto y donar a quien las quiera usar como medio de transporte. Nos a parecido una idea realmente interesante y por ello hemos querido dedicarles unas líneas.


Umore ikutu batekin bukatzeko:
 

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEh5EVW9l4yZhnSdlhIFoygJCSfdNFGdQhY2pEg-7dQx7Nrs1DVJ4SjfP2UkCJFiOvm_RRaNPLOnaqnSXEZ-ZEQ9MVvlA-dl4UMXfmckurRMbs1_sGhHGCOnRAZvzr1Wb5S1ZTZl99h3FBs/s1600/Dibujo+Carr%C3%ADl+Bici.jpg

lunes, 19 de octubre de 2015

MENDIKO KATUA BERRIZ SALBURUAN!

Badira 14 urte Mendiko Katua Salburuako ingurutan ikusi ez dela. 2001.urtean parkeko haragijaleei buruzko ikerketa bat medio, katu heme bat arrapatu zen azterketarako eta ondoren berriz askatzeko. Urte hartan bertan, Mendiko katu har bat hilik azaldu zen kotxe istripu baten ondorioz. Ordutik ez da ikusi beste mendiko katurik. Kontutan hartzen badugu autonomi mailan, galtzeko arriskuan dagoen espezie bat dela, albiste benetan oso ona da berriz bueltan daukagula jakitea. ONGI ETORRI!!!

Han pasado 14 años desde la última vez que se vio un ejemplar de Gato Montes en el parque de Salburua. El contacto se produjo en el año 2001, durante un proceso de investigación que se estaba llevando a cabo en el parque. Además, apareció un macho muerto a consecuencia de un accidente que se produjo por la colisión del mismo con un coche.
Por lo tanto, teniendo en cuenta que es una especie que a nivel autonómico se encuentra en peligro de extinción, no nos queda más que darle la BIENVENIDA A SALBURUA!!!!

martes, 6 de octubre de 2015

ELIKADURAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Datorren urriaren 16-an "Elikaduraren nazioarteko eguna" ospatuko da. Izan ere, elikadura egokia eramatea osasunarentzat oso onuragarria bait da.

Gure eskolan orain dela hainbat urte frutaren kontsumoa areagotzeko kanpaina berri bat martxan jarri zen. Eta esan beharra dago erantzun egokia jasotzen ari garela, izan ere, gaur egun hamaiketako gisa geroz eta ikasle gehiagok aukeratzen bait dute fruta.

Orain, ohitura hori mantentzea gure esku dago!
El próximo 16 de octubre se celebra el "día internacional de la alimentación".

En nuestro centro, hace unos cuantos años que se puso en marcha una campaña relacionada con el consumo de fruta.  A día de hoy, podemos decir que ha sido un éxito, debido a que cada vez más alumnos escogen la fruta como almuerzo.

¡Ahora nos toca mantener esta costumbre!

ANIMALIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Joan den urriearen 4-an "Animalien Nazioarteko eguna" izan zen. Honek gogorarazten digu, animaliak gure lagunak direla eta zaindu eta errespetatu behar ditugula!
El pasado 4 de octubre fue el "día Mundial de los animales". Lo cual nos recuerda que los animales son nuestros amigos incondicionales y como tal los tenemos que cuidar y respetar!

miércoles, 23 de septiembre de 2015

2015-2016

"MUGIKORTASUN AUTONOMO ETA JASANGARRIA"
-MOVILIDAD AUTÓNOMA Y SOSTENIBLE-


ONGI ETORRI 2015-2016 IKASTURTERA!



Aurten ere A21ak martxan jarraitzen du eta konturatuko zineten bezala blog berria daukagu.
Ikasturte honetan zehar Mugikortasun autonomo eta jasangarriaren gaia lantzen jarraituko dugu eta aldi berean gure ingurumenarekin zerikusia daukan edozein gai ere jorratuko dugu.

Lan honetan zuen inplikazioa ezinbestekoa da eta guztion artean gure planeta hobetuko dugu!




Este año también la A21 sigue en marcha y como ya os habréis dado cuenta tenemos nuevo blog.
Durante este curso seguiremos trabajando el tema de la Movilidad autónoma y sostenible
y al mismo tiempo también trataremos cualquier tema que tenga que ver con el cuidado del medio ambiente. 

Vuestra implicación en esta labor es imprescindible y entre tod@s mejoraremos nuestro planeta.