Aurten ere kurtso berri hau, ikasleak mugikortasunaren inguruan murgiltzen hasi dugu. Horretarako, dokumental txiki bat ikusi dugu Dinamarkan bizikletarekin mugitzeko daukaten ohiturari buruz.
https://www.youtube.com/watch?v=uAYTHUBUNc4
Horrez gain, hausnarketa txiki bat egin dugu, hainbat galdera erantzunez.
Ikasleen ustetan, Dinamarkako familiek orokorrean ez daukate kotxerik, gehienbat beharrik ez daukatelako. Izan ere, bizikletan ibiltzeko hiriko azpiegitua egokiak direla medio, mugikortasun egokia eta eraginkorra izatea lortzen da.
Gainera, Madrilgo eta Kopenageko bi familien arteko konparaketa bat egin zuten. Konturatu ziren Kopenageko familiaren bizi kalitatea, Madrilgo famila batena baino askoz hobeagoa dela. Izan ere, kutsadura askoz ere murritzagoa bait da eta ondorioz osasun arazo gutxiago daukate. Horrez gain, kotxe ilaretan denbora galtzen ez dutenez, aisialdirako denbora gehiago daukate. Bukatzeko, konturatu dira, Gasteizen lan asko egiteko dagoela oraindik, Dinamarkako mailara heltzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario